Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kazetariak zarete. Zuen ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten duzue. Gero eta gogorragoa egiten zaizue lanera etortzea.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Nahiz eta sarri estimatzen den
soldata baten epela
mila presio jasaten dugu
nola kejatu bestela?
Iruditzen zait kazetari ez
gidoilariak garela
ta eguneroko albistegia
zientzia fikzioa dela.

I. Elortza:
Errealitate gordina da hau
eta hobe dugu adi
nahiz ta esaten dugun fatxa bat
daukagula zuzendari
gu bere joko berbera egiten
ez al gara biok ari?
Hark Vocentori zerbitzen dio
eta guk berriz berari.

J. Martin:
Ideologiak ta hedabideak
egin dezakete talka
aurre egin nahi zenioke zuk
oso indartsua zera ta
baina orduan egongo zera
laster kalera botata
eta ahotsa izango duzu
baina altaboza falta.

I. Elortza:
Bai egia da egunkaria
dut gizarterako zubi
baina hau ez da ez informazio
ezta ere jakinduri.
Aurre egin nahi nioke baina
laster gelditzen naiz zuri
hari esan nahi nizkiokeenak
esaten dizkizut zuri.

J. Martin:
Albistegitan bideratu nahi
da jendearen botoa
esaten dena beti izango da
nagusian gustokoa
baina publiko kritiko bat da
ulertzen duna jokoa
gezurra esaten diegu baina
jendea ez da tontoa.

I. Elortza:
Baina apurka-apurka egia
da gauza bat lurrundua
ordenagailu parean dugu
guk iritzi segurua
hemen gabiltza elkarrizketan
salbatu nahirik mundua
baina badator jefea eta
makur dezagun burua!