Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-12 Durango Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Nerabe baten gurasoak zarete. Gaur jakin duzue youtuberra dela eta bideoetan bere bizipenetatik abiatuta aholkuak ematen aritzen dela. Jarraitzaile asko ditu.

Description

Air
Menditarra naiz eta gogoan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Youtuber hitza zer den haseran
ez det ondo konprenitu
orain badakit baina ez nau gehien
hala izateak harritu.
Aholku ematen gure semea
ez da ba hala aritu?
Berak besteei eman bai baina
zeinengandik jaso ditu?

I. Apalategi:
Hortaz aparte bere bizia
horra mugatzen du Unaik
azken bideoan eduki ditu
milioi bat berrehun mila like.
Dependentziak arrisku asko
daukala iruditzen zait
zer pasako da jarraitzaileak
joaten bazaizkio noizbait?

A. Mendiluze:
Heldu gintezke inork jarraitzen
ez duen une batera
jarraitzaileek egin ezkero
beste zerbaiten aukera
ta zuk diozu horrela bada
zer gertatuko ote da?
Ba geu joan behar degula orduan
aholkuak ematera.

I. Apalategi:
Ni ere Aitor horretaraino
ailegatzen naiz akabo!
Baino go-pro bat hartzen du eta
itsutzen zaigu zeharo
eta ez dut nahi Unaiek dezan
marra beltz hori igaro
ez ote degu esan beharko
gertatu baino lehenago?

A. Mendiluze:
Eta zer esan behar diogu
gaizki ari ez den bati?
Bere aholku-bideo hauek
izatez onak izaki
berak neurtu beharko luke
eta berak erabaki
baina ez kezkatu Unaik bizitzaz
itxuraz dexente daki.

I. Apalategi:
Egia da bai bideo zerrenda
ez du batere makala
beti zer egin zintzilikatzen
du baina sarri, aibala!
Ustekabeak etortzen dira
ta hari iritsi ahala
besteentzako aholku gehio
zintzilikatu ditzala.