Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-12 Durango Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Artetxe, Miren
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuzenbide ikasleak zarete. Karrerako azken urtean zaudete. Miren, Iñakik esan dizu zuzenbidearen mundua ez dela berak espero zuena eta karrera utzi gura duela.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Miren Artetxe

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Badaukazu ahalmena
soberan duzu kemena
bilakatuko zara abokatu
on ta gozoena.
Nahiz eta kurba den dena
segi bidean barrena
bide egokia sekula ez da
izaten zuzena. (bis)

I. Apalategi:
Baina zenbat ustel usai!
Begiak dauzkat malkoz blai
Katalunian hara bi milioi
boto hor ziren “bai”
ez ziren aldatzeko gai
konstituzio bat etsai
nik lege fartsa baten konplize
ez det bihurtu nahi. (bis)

M. Artetxe:
Justizia dugu eri
han ere zenbat miseri
Katalunian injustizia
ez al da gehiegi?
Baina zuk bidean segi
jarraitu zaidazu neri
eta batera bihur dezagun
legea zilegi. (bis)

I. Apalategi:
Baina Auzitegi Gorenak
bihur ditzake krimenak
nahiz zuk eduki zilegitasun
ta asmo onenak
zertarako ebazpenak?
Alperrik gabiltza denak
legeen giltza bakarrik dauka
idazten duenak. (bis)

M. Artetxe:
Bai bada aski pekatu
baina ez zaitez asaldatu
guda hasia daukagu eta
ez zaigu bukatu.
Pentsatu, ondo pentsatu
etsiari ez barkatu
eta giltzarik ez baldin bada
sarraila aldatu. (bis)

I. Apalategi:
Juez arteko mesedeak
ez direnez dotoreak
uztera noa fakultateko
paperen oreak.
Atera zure loreak
ikasi ondo legeak
ta ea banatzen dituzun noizbait
hiru botereak. (bis)