Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Nom de la strophe:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hamabi urte dauzkat bakarrik
dena poza ta azaina!
Udalekutan apuntatu naiz
udari hartzeko gaina
lotara sartu ta sentitu dut
izara txuri labaina
baina adinaren ordaina
da ni beldurtzeko aina!
Atzo gauean tripako minak
sentitu nituen baina
orain lehen aldiz usaintzen nabil
hilekoaren usaina. (bis)
Bihar esnatu eta mutilek
barre egin baietz, klaro!
Ta neskek igual begiratuko
didate pixka´ arraro!
Nahiz eta une honetarako
prestatu nauten luzaro,
ezin zen hemen igaro
urtez urte, aroz aro!
“Emakume bat omen naiz orain
ta edozertako prest nago!”
Orduan nola senti naiteke
inoiz baino txikiago? (bis)
Eguna ia argitzear da
berriz dut usaina hartu
ta baietz laster literakoak
apurka-apurka esnatu
agian hobe begiraleena
pixkanaka gerturatu
eta tanpoi bat eskatu
“Mesedez, ez hau kontatu!”.
Begira nago orbanari ta
nahiz ta hauxe dudan patu
iruditzen zait ez daukadala
honetaz zertan lotsatu. (bis)