Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kuadrillakoak edo lagun-talde berekoak zarete. Lehenengoz, lagun bat ezkontzera doa eta ezkontza handi bat antolatu du. Zu, Jone, desiratzen zaude eguna iristeko. Julio ez da ezkontzara joanen.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria:
Imajinatzen ditut udala
ta jatetxea beteta
ta bazkaltzeko menu itzel bat
bixigua ta txuleta
probatu ditut hiru soineko
bi bota ta lau brotxeta…
Diruagatik bada lasai nik
ordainduko dizut eta.

J. Soto:
Esan didazu “Nik ordainduko
dizut menua ta aire!».
Bat traje zuriz, bata korbataz
hango tarta, hango baile…
Mahai inguruan nahiz elkartzen den
famili, lagun ta ahaide
barkatu bainan ez dut izan nahi
antzerki horren partaide.

J. Uria:
Zure ustetan antzerkiak du
gidoia eta ordena
lehenik “Bai nahi dut” ondoren festa
ta bukatzeko poema.
Nahiz garrantzitsu izan litezkeen
aurreko ta ondorena
ezkontza bat da maitasunaren
adierazpen gorena.

J. Soto:
Lehen baltsean agertzen dira
sarritan pausu astunak
pentsa adarrak izaten ditu
sarri asko ugaztunak.
Bizitzak beti nolaz ez diren
borobildun eraztunak
ta elkarrekin zer lotura du
ezkontzak ta maitasunak?

J. Uria:
Ezkontza baten azaltzen dira
maitasun, pena eta poz
nahiz harreman bat luzeagoa
izaten den berez hauspoz.
Bale ez etorri nahiz etortzea
nahiagoko nukeen askoz
baina laguntzat ahatz nazakezu
nirera ez baldin bazatoz.

J. Soto:
Horri txantaje esaten zaio
ta lotu nauzu katean
ta zer egingo nukeen pentsatzen
hasi bainaiz bapatean:
zu ezkonduko bazina noizbait
ez joatea kaltean
joango naiz baino eiten baduzu
sagardotegi batean.