Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Auteurs
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Igor, lore-denda batean egiten duzu lan. Hilabete honetan hirugarrenez etorri da Iñaki lore-sorta berdina erostera. Hiruretan mezu bera idazteko eskatu dizu, baina pertsona ezberdinei zuzendua.

Description

Air
Orioko balearena
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Larrosak ta arantzak
nonbait denak kamuts
Iñaki hartua zaude
makina bat zaputz
Miren, Ane ta Amaiak
egin zizuten putz
oraingoan norekin
egin behar dugu huts? (bis)

I. Apalategi:
Ba oraingoa deitzen
da ba Arantzazu
jardina arrasatzen
ai zera jo ta su
ja hirugarrengotik
nijoa ta aizu
behingoz lore politak
ipini itzazu. (bis)

I. Elortza:
Beraz Arantzazuri
hauek bidaltzeko
berriro ere zatoz
betiko antzeko
nik jarriko dizkizut
polit ta ederto
baina hitzak aldatzea
ez al da hobeto? (bis)

I. Apalategi:
Baina zu ez al zera
bada bertsolari?
Ipini nahi dezuna
eta letraz handi
ez dakit mesedeak
zure jardinari
edo Arantzazuko
Ama Birjinari. (bis)

I. Elortza:
Ez dut bertsoik jarriko
nahiz ta hortan jakin
urtean bitan gogor
ohi diogu ekin
Domusantu da noski
eta San Balentin
urte osoko txolloa
daukat nik zurekin. (bis)

I. Apalategi:
Nire negozio hau
hasi naiz ulertzen
baino ondo egitea
horren zaila al zen?
Hemen egongo naiz ni
asteak pasatzen
margarita zahar bati
petaloak kentzen. (bis)