Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Udaltzainak zarete. Herriko festak dira, eta auto anitz dago gaizki aparkatuta. Garabiarekin autoak eramaten hasi behar duzue.

Description

Air
Ortzian izar ederra
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi: Hau garbi utzi behar da
entzierrorako
O. Iguaran: ba orduan denboraz
ez daukagu asko
A. Sarriegi: bestela zezen asko
ez dira pasako
O. Iguaran: zezenak gera bitez
bidetikan kanpo.

O. Iguaran: Hemen dauden gehienak
ahaztu egin dira
A. Sarriegi: baten bat egongo da
atzetik begira
O. Iguaran: edo igual barrutik
zurrunkan ari da
A. Sarriegi: egia esan dago
kristoren segida.

A. Sarriegi: Horko hori ez al da
alkatearena?
O. Iguaran: Ba hori eramango
nuke nik aurrena
A. Sarriegi: ordenantza berria
sinatu zuena
O. Iguaran: dedikatuta doa
bere multarena.

O. Iguaran: Beldurra ematen dit
zuk firmatu zazu
A. Sarriegi: aizu hemen lanean
gaur gaude ni ta zu!
O. Iguaran: A zuk jefe postua
hortako daukazu
A. Sarriegi: ta jefeari egin
behar zaio kasu.

A. Sarriegi: Beraz sina ezazu
tokatzen zaizuna
O. Iguaran: ba esango det hala
agindu dezuna
A. Sarriegi: gainera alkatea
nik ez det laguna
O. Iguaran: baino zu beretzako
zera ezaguna.

O. Iguaran: Hobe segi ezkero
beste baten bila
A. Sarriegi: hurrengoa ere prest
ipini dadila!
O. Iguaran: Egia esan aukeran
badaukagu pila
A. Sarriegi: segidan daudelako
kontzejal kuadrilla.

A. Sarriegi: Gero multa ez utzi
kajoiren batean
O. Iguaran: ez ordainduko dute
guk jarri artean
A. Sarriegi: ordaindu beharko dute
diruz bapatean
O. Iguaran: eta oroigarri bat
utzita atean.

O. Iguaran: Ea hau bukatzeko
behar da bost egun
A. Sarriegi: eta guztiak orain
multatu ditzagun
O. Iguaran: edo horrela utzi
ondo daude segun...
A. Sarriegi: Ea beste kalean
zer aurkitzen degun.