Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Eguberrietako
argiak piztuta
Arzallus:
ta argindar fakturak
etxean eztulka
hola sortzen dituzte
hamaika disputa
gu tranpan jausi eta
beraiek disfruta.
Puntua:
Geratuko bazina
oparirik gabe
Arzallus:
ez pentsa nintzakeenik
tristuraren jabe
bizitzan gauza gutxi
ditut nik hala’re
beti sentitu izan naiz
erregeen pare.
Puntua:
Alternatibo izan
nahi genuke baina
Arzallus:
gero zazpi opari
turroi ta txanpaina
ta Olentzerorekin
umeak engaina
kontra egitea da
gauza bat bikaina.