Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Irakasleak zarete. Murrizketak direla-eta, greba egin zenuten atzo ere. Gaur, lanera bueltatu zarete.

Description

Air
Ai gure antzinako
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi:
Atzo pankarta atzean
denok indarrean (bis)
lagun bat eskubian
ta zu ezkerrean.
Azkenaldi honetan
gaude beharrean
begiratu gaur ere
muturren aurrean
hogeita hamar ikasle
gela bakarrean. (bis)

M. Lujanbio:
Ta hogeita hamarrekin
ez dakit zer egin (bis)
ze erramintarekin
nola ta zerekin
baina greba bihurtu
dugu ia errekin
kostako zaigu lortzen
nahiz joan elkarrekin
hemen ezer berririk
forma hain zaharrekin. (bis)

A. Sarriegi:
Gaur egungo hezkuntzan
horrenbeste hesi (bis)
integraziorako
hamaika gabezi
ta politikariak
gugandik ihesi
ez logopeda eta
ez behar berezi
horrela ezin dugu
gizarterik hezi. (bis)

M. Lujanbio:
Hezkuntzak ez dauka ez
hamaika bertute (bis)
Heziberri ta LOMCE
hortxe dihardute
baina ikasleak datoz
zeozerren truke
Pakistan Marokotik
pentsa ze itute:
guk greba egindakoan
nora joan ez dute. (bis)

A. Sarriegi:
Ta gainera bihurtu
gara puntu-mira (bis)
dianan jarri eta
harriak nork tira?
Hau ez da baldintza ona
egia hori da
eta etorkizunera
jarrita begira
honen ondorioak
antzemango dira. (bis)

M. Lujanbio:
Guk umeak hezi nahi
eta hezi ezin (bis)
nahiz tratatzen ditugun
maiteenak bezin.
Hezkuntza kondizioz
dago nahiko erkin
baina gizarte hontako
panoramarekin
nork enpatizatzen du
funtzionariekin? (bis)