Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gurasoak zarete. Zuen seme-alabak koskortu eta etxetik joan dira. Haien gelak husten hasi zarete.

Description

Air
Lagundurikan danoi II
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Ezinbestekoa zen
ezin zen saihestu
baina barruan zerbait
sentitzen det estu
jostailuak, trasteak
doaz eskuz esku
kajatan ganbarara
igo eta ahaztu
gure etxe hau ez da
orain arte hustu.

B. Gaztelumendi:
Gazteak joatea
izaten du arau
dauzkate hogei urte
eta hogeita lau.
Orain bidea ez da
hain errez ta hain lau
beren gelak hustuaz
ari gera ri-rau
ta orain nola beteko
degu hutsune hau?

A. Mendiluze:
Ezin daiteke bete
ta onartzen amaitu
joaten den horrek huts bat
beti uzten baitu.
Beraiengatik poztu
joateaz alaitu
heldu behar dute eta
bide bat jarraitu
baina horrek zu eta ni
non kokatzen gaitu?

B. Gaztelumendi:
Bakoitzak bere aulki
ta bere platera
ta orain biak hustu
zaizkigu batera
biak zaizkigulako
etxetik atera
gu halaxe gabiltza
gutxi gorabehera
haiek heldu dira ta
gu umetu gera.

A. Mendiluze:
Benetan ote gaude
umeen neurriko?
Zaharra pentsatzen ari
nintzen nerekiko
nahiz ta ez aldatzea
nahi genuen kito!
Pasatzen dena pasa
egin da betiko
eta juan dena ez da
berriz itzuliko.

B. Gaztelumendi:
Bat erronkosoa da
bestea alperra
baina faltan botatzen
degu lehengo gerra.
Bisitan etortzea
ez denez okerra
lenteja batzuk eta
oilasko izterra
jarriko al diegu
lehenengo taperra?