Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Description

Air
Irun badaukazu zerbait
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apunteak hartu eta
txukundu dut ingurua
ordenadorea itzali
eta hartu liburua
irakasleona baita
hain lanbide segurua
eskilaretan beherantza
minutu ta segundua.
Seguru asko badaukat
nerea zertan ondua
gutxienetik hori da
nik daukadan helburua
baina beste bat da orain
jokatzen dudan gudua:
irakasle gelan sartu
ta isildu da mundua. (bis)

Jendea eserita dago
beren orri eta lapitz
baina isiltasun gordin hau
iruditzen zait hain bortitz.
Badakit nik harremanak
sarri utzi ditut murritz
eta esan didate ere
neri makina bat aldiz
“Aitor hik horrelakorik
ez duk egin behar berriz
askotan gela honetan
erdaraz egiten da hitz”
eta hala esan nien
irrifar aurpegia jarriz:
“Ez litzake hain grabea
ikastola bat ez balitz”. (bis)

Ardura handiko lana
da nire ustez daukaguna
irakaslea ez baita
ikaslearen laguna.
Honetara iristeko
nor izan da erruduna
ikastolan falta bada
kontzientzi euskalduna?
Hemen egin behar dugu
geuk egin dezakeguna.
“Buenos dias”ka ezin da
hasi guretzat eguna
eta nolakoa izango
da gure etorkizuna
haurrei eskatu ezkero
geuk egiten ez deguna? (bis)