Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Description

Air
Kintak jarrita ondorenian
Nom de la strophe
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuek famili afari hontan
gaur bildurik elkarrena
Gabon gaueko betiko ohitura
mingots honek dakarrena.
Nere aulkirik ez zegon hutsik
ta horixe da txarrena
baina hemen nator alaba ardi beltz
mespretxatua, herrena
aspaldi ikusi ez nauzuena
ez da hori zuen pena
nahiko arazo eman nizuen
esan behar bada dena
ta luzerako alde egin nuen
banun ta aski problema
kasu batzutan ihesa baita
aukera zentzuzkoena. (bis)

Jada ez dira ez larogeiak
baina neri errepara
azala zimel kolore zuri
ai inork ez nau anpara.
Badakizue ze hauts horizta
sartu ohi den zainetara
haren bila ta harekin beti
berdintsu zein eratara
hainbeste oker egin dut hemen
hau jakina ez al da ba?
Burua makur ta lotsaz gorri
jo dut etxeko aldaba
amari hainbeste gauza lapurtu
nizkion lehen eta hara!
Zure pitxirik ez dakart baina
hemen da zure alaba. (bis)

Gaztea nintzen, ederra nintzen
gure herriko erregin
dena lorea behar zuena
bilakatu zen erremin
ta bizioa ta desioa
batzutan bereizi ezin
kontrolatzen dut neuk neurtuko dut
nik neronen baitara zin
baina zorteak bizkarra eman
familiak ere muzin.
Etxera bueltan gaur umil nator
irrifarretsu, atsegin
barkamen eta azalpen beharrik
ez daukazue nerekin
ta neri ere mesedez utzi
isilik geratu nadin. (bis)