Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Représentación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Description

Air
Pertsonok ez al daramatzagu
Nom de la strophe
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pertsonok ez al daramatzagu
emozioak zimurrean?
Beti al gabiltz irrifartsu ta
beti pauso ziurrean?
Gaur bazkaria neukan kuadrillan
lagunak beti hurrean
baina lokatza egokitu zait
ez nabil beti urrean
haiek isilik geratu dira
distantzia laburrean
eta ni berriz zurtuta nola
panpintxo bat elurrean
ai euskaldunak ze motzak garen
heriotzaren aurrean!

Bihotzekoaz hil baitzait aita
joan den aste hasieran
eta geroztik bakarrik egon
naiz erdi itota galernan.
Astero gisa kuadrillakoak
juntatu dira tabernan
eta neure zai zeuden guztiak
hiru kroketa plateran
baina begira dauzkat hilotza
neu izango banintz eran
ez daukat garbi irripar egin
edo San Miguel bat edan
ez haiek “Aupa Sustrai!” esan ta
hala besarkada eman.

Baina heriotza ez da lehenean
botatzen dugun aingura
nahiz ta batzutan ez den asmatzen
nora jo nola ingura.
Kepa jeiki da ta isiltasuna
muxu batean urtu da
Eneko berriz han ikusten dut
begira bere barrura
bizitzak berdin segitzen baitu
lehengo kezka ta ardura
mina neurea ez da bakarrik
eta denona da muga
baina dolua erakusten du
bakoitzak bere modura.