Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nahiz amaigabea izan
duda ta kezken ilada
papera hartu eta bota
ditut ezdeusen pilara.
Ikasle txarra nintzela
joan dira lau hamarkada
ta munduan aldatzea
zilegi da, kamarada!
Nahiz lehen denek parre egin
sartu orduko gelara
ta denek esan “Iñigo
ipurdi gizen bat zara!”
nahiz ta oraindik mintzatzen
naizen makinen gisara
klaseko tontoa zena
orain lehendakaria da.
Erruak ta barkamenak
zenbat daukate kulpatik?
Zahartu ahala bota ditut
konpleju denak popatik.
Iritsi naizen tokira
iritsi naiz horregatik
ta inbiditan daudela
nik ezin hobeto dakit.
Afarian ez zen falta
Mikelik eta Beñatik
ahoa bete diete
ez dakit zenbat aitzakik
bi aldiz lotsatu dira:
behin burla egiteagatik
eta bi bizitzan zehar
bihurtu direnagatik.
Iritsi ta haien artean
nahiz ta sentitu sasiko
gaur inorrek ez dit deitu
tonto edo parasito
neure lekuan jarri naiz
beti bezala klasiko
ta eztabaida luzatu dut
nahiz ta izan hitz gutxiko
seriotasun bat antzeman
diet bazkari guziko
itxuraz aurrerantzean
ez dira lasai biziko
nahiz ta bengantza txiki hau
izan den nere graziko
seguruenik ez nuen
boturik irabaziko.