Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conducteur/trice
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Auteurs
Galletebeitia, Xabat
Mendiburu, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabat, herri komunikabide bateko kazetaria zara, eta Unai herri horretako alkatea. Xabat, gaur Unai kexaka etorri jatzu, udalak egiten dauzan gauza onak baino, txarrak publiketan dozuezala esaten. Espainian behera

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Unai Mendiburu

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Bistaz bakarrik baina
ezagunak jada
are ezagunago
zure begirada
Ukaberrin lanean
dihardugu hara
ta zuk bulegoaren
lekuko patxada
komunikabideekin
gaizki ohitu zara! (bis)

U. Mendiburu
Kontuz ze alkatea
daukazu aurrean
nahiz ta gero utzi nahi
dena bazterrean
Ukaberrin aspaldi
zaude beharrean
ta antza udaletxea
modu baldarrean
konponbidea zein den
esan beharrean. (bis)

X. Galletebeitia
Alkate txit gorena
gaur dago tristea
baina esan duzuna
ez al da txistea?
Noizbait konponbideren
batera iristea
hori zure lana da
zeurea piztea
niri dagokit soilik
ematea albistea. (bis)

U. Mendiburu
Behintzat modalak orain
dituzu erakutsi
ta harriduraz ditut
begiak igurtzi
idazten, eraikitzen
ta idazten suntsi
asko egin daiteke
beraz ez hor utzi
mingain zorrotz asko ta
gero lagun gutxi. (bis)

X. Galletebeitia
Normala ibiltzea
sarritan mokoka
baina zerorri zatoz
niri ate joka
mehatxu itxurako
zerbait duzu bota
hurrengo titularra
badaukat erronka
gure elkarrizketa
grabatzen nago ta. (bis)

U. Mendiburu
Kontuz grabatzen dago!
Ene ze bertigo!
Ez nauzu hor beldurtu
nahi duzuna igo
nik beldurtzeko ez dut
aitzaki motibo
PNVn burua
bertan beti giro
irabaziko dut nik
behin eta berriro. (bis)