Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Illaro Etxebarria, Arrate
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ahizpak zarie. Hotel bat eraiki gura dabiela-eta, zuen lur-sailak saltzeko eskaintza jaso duzue. Arrate, zuk aukera ona dala uste dozu. Jonek, barriz, ez dau lurrik saldu gura.

Description

Air
Menditarra naiz eta gogoan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Illaro
Daukagu horren lursail polita
zabala eta itzela
baina onartu ezazu Jone
guretzat karga bat dela
zuk ez baduzu saldu nahi ezetz
esango dugu bestela
baina orduan gure ondoan
jarriko dute hotela.

J. Uria
Jar dezatela gura badute
hamaika metro harago.
Ai, Lekeitio kanpoaldeko
gure pinu eta pago!
Gure lursaila ez dut saldu nahi
horretan seguru nago
eta hotel bat egitekotan
askoz ere gutxiago.

A. Illaro
Nahiz eta igual jasoko dugun
hogeita hamar ogerleko
nik ondo dakit Jone gaudela
aspalditik zorrez lepo
ta zertarako nahi dugu landa
hor ez badago ederto
expropiatuko digute igual
parking txar bat egiteko.

J. Uria
Parking bat egin lezaketela
euren nahietan balego
edo bestela hotel haundi bat
eta turistak bezero
zu horren ahul ikusterik nik
baina ez nuen espero
lursaila ezin digute kendu
guk borrokatu ezkero.

A. Illaro
Boteredunek haien eskutan
daukatenez erregela
beti asmatzen dute modua
ahizpa ez izan ergela.
Ez begiratu atzera eta
onartu zazu horrela:
Lekitxarrena baino gehiago
turisten herria dela.

J. Uria
Nahiz eta hala dela iruditu
niri ere aspaldian
turistak baino ez baitauzkagu
maiz herriko atarian
gerora noizbait amore eman
beharko dugu agian
baina ez dezagun amore eman
lehendabiziko aldian.