Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Arrate Illaro Etxebarria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Illaro Etxebarria, Arrate
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ibon, sukaldaria zara. Arrate zure laguna bakarrik bizitzen joan da eta ez daki jatekorik egiten. Gaur etxera etorri jatzu pare bat ordutan kozinetan erakusteko eskatzen.

Description

Air
Durangotik gorako
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Arrate Illaro Etxebarria

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Ajuriagojeaskoa
Neu be apur bat hemen
aspertuta jada
hartu esparragoan
lata bertan laga
letxuga apur bat ta
tomateak hara!
Hori eginda prestu
dozu ensalada. (bis)

A. Illaro
Bai, noski arraultza bat
jarri irakiten
sukaldean ez nabil
horren astakirten
baina beste askorik
ez denez jakiten
ez al dakizu indaba
on batzuk egiten? (bis)

I.Ajuriagojeaskoa
Indaba egiteko
ni naz hain abila
horretan urtetan jat
plater borobila
baina hoba bazoaz
bi arrautzen bila
hobe urtengo jatsu
agian tortila. (bis)

A. Illaro
Nik ikasteko neukan
asmoa irmoa
baina etorri eta
nolako timoa!
Halako lagunekin
damutzera noa
zergatik dut lagun bat
begetarianoa? (bis)

I.Ajuriagojeaskoa
Gauza sinplea gauza
onena da izaten
eta ohituko zara
zure kabuz jaten
faltan dozun lez zatoz
zu atea joten
ni aspertu egin naz
tuperrak emoten. (bis)

A. Illaro
Berdin jan behar denez
euri zein eguzki
berdin zait txerri-buztan
edota txahal-uzki
hemen ogirik ezin
platerean busti
gurasoenera noa
tuper eta guzti. (bis)