Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Ibarzabal, Nerea
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Abokatua zara. Ama etorri jatzu ustelkeria kasu baten auziperatu dabela-eta bera defenditzeko eskatzen. Bihar erantzungo dautsazu.

Description

Air
Txikitatikan edukia dut
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telefono dei luze-luze bat
bekokian izerdia
emakume bat oso urduri
ama baita alegia.
Bere semea ja leporaino
kontu txarretan eria
ezaguna alderdia
ta gaia ustelkeria
ta honek prentsan eskeiniko du
atentzio ageria
ta gainera nik eman beharko dut
han aurrean aurpegia. (bis)

Telefonoan bestaldean da
sentitzen dut parez pare
ta izerditan dauzkat eskuak
eta bera horren grabe
"Zer, zer diozu? Eingo al duzu
nire semearen alde?"
Eta ez da nobedade
baietz diot bare-bare
prestatuko dut kasua eta
eingo naiz hitzaren jabe
bestela ere libratuko da
ahaleginik egin gabe. (bis)

Hasi da dena gure gainera
hor kazetari luizia
baina nolabait libratuko da
parean dugun krisia
epaitegira iritsi nahia
eta ezin iritsia
ia bidea itxia
badugu zer ikasia
kazetariak laster egin dit
bere galdera bitxia
burua jeitsi eta neuretzat
gordeko dut iritzia. (bis)