Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Représentación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Nerabea zara. Zure gurasoek umetzat hartzen zaitue eta ez dabe zure iritzia aintzat hartzen. Gaur be familia bazkarian isiltzeko esan deutsue.

Description

Air
Baserrian jaio nintzan
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz ume txiki nintzela
ni bizi nintzen ederto
beti euren mimoekin
ta beti opariz lepo
baina denbora joan da
guzti hauxe aldatzeko
eurentzat traba naizela
pentsatu izan dut tarteko.
"Lagunekin geratuak
gara gu gaur afaltzeko"
eta aitak oihu baten
esan dit: "Ixo, Eneko!"
Honetara geratu naiz
aitatxori esateko
ez nintzela munduratu
beti isilik egoteko.

Ja aspaldi alboratu
txupetea ta pardela
jada urdin kolorezko
ez dago nire logela.
Orain ni senti naiteke
ume haundi bat bezela
garatzeko ez baldin bada
zertara gatoz bestela?
Aurpegira bota gura
diot aurreko pastela
kirioekin dantza baten
senti dezaket sabela
halako baten altxatu
ta esan diet horrela
sarri umeei entzunda
gehiago ikasten dela.

Baina aitatxo dugunez
sarri horren negatibo
amak laztan bat egin dit
maitekiro-maitekiro.
Badakit hasarratzeko
ez duela aski motibo
begiradaz bota dizkit
niri hiruzpalau tiro
eta horrela begira
ipintzen zaidan aldiro
hostia txarra barruan
nahi gabe gorantz da igo
"bueno, hemendik banoa"
ta esan diet astiro
"ni entzun nahi nauzunean
deitu nazazu berriro."