Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-02-24 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-02-24 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Intxauspe, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka.

Description

Air
Mando baten gainean I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-02-24 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Hau toki ona denik
ez nago seguru
zazpi bat eskopeta
dauzkat buruz buru
eta pareta baten
lau basurde buru
Iker hemen zenbatek
lo egin behar dugu?

I. Zubeldia
Bitrinan jarri ditut
zazpi eskupeta
armarioan dauzkat
beste sei gordeta
lau basurde burukin
apaindu pareta…
Lasai egon laztana
hilda daude eta.

A. Arzallus
Eskerrak badaezpada
bala bat nekarren
orein baten burua
eta tripa barren.
Beste kuriosidade bat
ta erantzun arren:
liburu hori al dago
dekoratzearren?

I. Zubeldia
Begiek egin die
liburura salto
literatura kontun
nabile hain flako
hori Biblia bat da
ta hara zertako:
goiko apalak duen
kontrapisutako.

A. Arzallus
Hara honek ez dauka
bat`e grazi faltik
neri adarra jotzen
hasi da haatik.
Biblia zertako dan
laztana badakit
Biblia beti izan da
goikoarengatik.

I. Zubeldia
Hau ligatu det baina
ezin sinetsita
morala behera doa
gutxika-gutxika
kuadroa begiratuz
egin al du zita?
Behekoai egin kaso
goikoak utzita.

A. Arzallus
Baina behekoai hasi
aurretik begira
basurde begi hoiek
nolako dizdira!
Ta beste zalantza bat
etorri zait tira:
trofeo hoiek zeini
lapurtuak dira?

I. Zubeldia
Hoiek nik bota ditut
ene sozioa
disekatzen ari da
gure pasioa
kendu arropak eta
hasi sesioa
ikus dezadan zure
dekorazioa.