Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia
Conducteur/trice
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Sujet proposé
Militantea izan zara zure bizitza osoan. Entrega, konpromisoa, lana azpimarratzen dituzte zure kideek. Segurtasuna eman izan dizu beti egitura baten parte sentitzeak. Taldetasunari, kolektiboari esker jasaten duzu zure burua. Bilerekin betetzen duzu aisialdia; teorizazioarekin baretzen duzu antsietatea. Gaur ere nekatuta eta zigarro. Usainarekin iritsi zara etxera, langile-auzo bateko 10. pisura. Bilera batetik, gaueko 23:00etan. Emailak erantzuten ari zinela sumatu duzu kearen usaina. Balkoira atera zara. Eraikina sutan dago. Trinkoa da ke-lainoa eta garrek piztia baten erpeak dirudite. Korrika, etxetik irten eta teilatura igo zara. Ez duzu ihesbiderik. Telefonoa patrikan duzula ohartu zara orduan. 3 audio-mezu grabatu dituzu, zure azken hitzak direla jakitun, kea eta garrak gero eta gorago datozen bitartean.
Gaiari oharrak
Bakarkako ariketa, kartzelako moduan azaltzen die jaialdian Sustrai Colina eta Maialen Lujanbiori gaia.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



Iraganetik gaur egunera
Euskal Herriko ibilgu
bide luzean elkarrengana
ez gara asko hurbildu.
Euskalgintzarik ez da indartu
ez herririk borobildu
egurra jaso urteetan eta
azkenerako umildu.
Jar ezazue nere eskelan
hortako indarra bildu:
“Borrokak falta zuen sugarrak
borrokalaria hil du”.

Zenbat bilera, zenbat otordu
zenbat eztabaida laino!
Nere txostenek zenbat alper hitz
papel sortek ze tamaino!
Euskal Herria ezkertiarra
ez da bihurtu gaurdaino
ez feminista, ez euskalduna
ta nere ametsa zan ño!
Ez dakit bada jarri ondoren
hainbat lan eta empeño
nigandik ezer geratuko den
nere erre usaina baino.

Beraz epika apur batekin
agur nere aberria
agur urteetan isuri dedan
alferreko izerdia
agur pentsatu beharrik eman
ez didazun alderdia
agur lagunak adiskideak
ta agur beste erdia.
Borrokalari apal bat doa
ario Euskal Herria.
Errautsetatik sortu dedila
biharko herri berria!