Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iraganetik gaur egunera
Euskal Herriko ibilgu
bide luzean elkarrengana
ez gara asko hurbildu.
Euskalgintzarik ez da indartu
ez herririk borobildu
egurra jaso urteetan eta
azkenerako umildu.
Jar ezazue nere eskelan
hortako indarra bildu:
“Borrokak falta zuen sugarrak
borrokalaria hil du”.
Zenbat bilera, zenbat otordu
zenbat eztabaida laino!
Nere txostenek zenbat alper hitz
papel sortek ze tamaino!
Euskal Herria ezkertiarra
ez da bihurtu gaurdaino
ez feminista, ez euskalduna
ta nere ametsa zan ño!
Ez dakit bada jarri ondoren
hainbat lan eta empeño
nigandik ezer geratuko den
nere erre usaina baino.
Beraz epika apur batekin
agur nere aberria
agur urteetan isuri dedan
alferreko izerdia
agur pentsatu beharrik eman
ez didazun alderdia
agur lagunak adiskideak
ta agur beste erdia.
Borrokalari apal bat doa
ario Euskal Herria.
Errautsetatik sortu dedila
biharko herri berria!