Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-08-20 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Jakin izan dugu Donostiako jaietan hamabost urteko neska bat bortxatu zutela. Eta bortxatzaileak adin bereko mutilak zirela. Zu, bi alabaren aita zaren aldetik, zer hausnarketa egiten duzu?

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes

Maitasun romantikotik
joan behar dela ihesi
zenbat Kupido faltsu ta
zenbat kariño ta gezi
bihurtu ohi dena kontrol
muga edota harresi
ta bide horretan dena
ez da ez gero gerezi.
Horrek egia esan ditu
hemen nahikoa gabezi
nik bi alaba badauzkat
gazte, libre ta berezi
eta askatasunean
gurako nituzke hezi. (bis)

Baina ez naiz soilik kezkatzen
naizen aldetik guraso
gizon naizelako ere
badut kezka hau akaso.
Askotan jaietan eta
bihurtu ohi gara marrazo
ta ikutu txikiena
badakit dela eraso.
Askok erabaki dute
gaur ez egitea kaso
baina berba itsusi bat
edota eskua jaso
egoera hoien aurrean
ezin dugu egin paso. (bis)

Egoera hau mantentzen
ari denez urteetan
eta aldaketa asko
ezin suma gazteetan.
Hezkuntza arazo bat da
nik argi daukat benetan
eta eztenez den-dena
gero etortzen da bueltan.
Zerbait gertatzen denean
denak “Ui, ui, ui” penetan
hiru edo lau politiko
irrifartsu pankartetan
baina zenbat inbertitzen
dute gero heziketan? (bis)