Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-12-02 Berriz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2018-12-02 Berriz Berezia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-12-02 Berriz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza

Kalera urten ta emon leike
dena zuzen, dena ongi
inbidia be badakit emon
ahal deutzodana askori.
Ordea etxera bueltan etorri
malko bat eta malko bi
eta gertatzen jatan guztia
ezin kontatu inori.
Ispilu aurrean parau, jertsea
belaunetara erori
begiak itxi ta pentsatzen dot
“Nor da beste aldeko hori?”

Espektatiba guztiak bete
dodaz gaurdaino banan-bana
karrera amaitu, oposaketak
neure postua ta lana
mutil laguna ta furgoneta
kanpinan lagun andana
herriko jende danak ahotan
laudoriotan narama
bi ume txiki egun osoan
“Ama, ama, ama, ama”
hainbeste alditan ze neure izena
ere ahaztu egin dodana.


Hurreratu naz ispilura ta
begipean hiru marka
hara ni zahartuko ez nintzena
nola noan hor bakarka!
Ukabilagaz kolpe bat emon
deutsat aurpegiai zarta!
Ta piztu jata begi ondoan
garai bateko txinparta
urtengo neuke kalera holantxi
oihuka eta oldarka
baina ondino, egia esan
ez naiz behar bezain ausarta.