Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2018-10-05 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Hernandorena Saria (12. 2018)
Représentación
2018-10-05 Hazparne Sariketa
Conducteur/trice
Vrignon, Iulen
Bertsolaris / Auteurs
Pagola, Eli
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gaztea izateak beti ukan du borrokarekin eta errebeldiarekin zerikusia. Egungo ikuspegitik, zuretzat zer da gazte izatea?

Description

Air
Goizean altxatu eta
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2018-10-05 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Eli Pagola

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Lehen dena mutur jotzea
lehen guztia trifulka
gero hitzera zabaldu
zigutenean disputa
beti gutxietsiak ta
zoko batean ahaztuta.
“Zer esango digu horrek
urte nahikorik ez du ta”.
Hitza jakintzagatikan
orduan nola ez uka?
Nahiz eta urterik urte
mantendu degun burruka (bis)
handik ez bada hemendik
baina beti zapalduta.


Baneza eta banitza
noiztik ez gera jardun?
Sekula ez gera batzen
lehen behar adina lagun.
Sarritan egiten degu
ta berriz egin dezagun
baina ezkortasunean
ez al gara bizi egun?
Hitzak urre gorriz bete
baina esaldiak lurrun
ametsak jartzen ditugu
ahal delarik oso urrun (bis)
eta ez gera ohartzen
zenbat egin dezakegun.

Hitzak errex doazela
nik`e badakit hainbeste
behingoagatik kritiko
ere ipini gaitezke.
Beti gaude negarrean
beti eskubide eske
ai harek egin balira!
Txikiak gera, hau ta beste!
Baina onartu dezagun
ez gabiltza hain desastre
gure txikian gerala
autonomo eta aske (bis)
aprobetxatu dezagun
ez gera betiko gazte.