Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga
Bertsoa entzun |
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre:
Baina maitia zuk zer
nahi dezu erakutsi?
Mesedez isil zaitez
dezunakin etsi
erakusten didazu
errespetu gutxi
nornahikin ez naiz hasten
zirri ta igurtzi
bakarrik joan zaitez ta
ni pakian utzi. (bis)
I. Apalategi:
Ez degu zertan izan
guk besteen kalko
mendeak joan zaizkigu
konturatzerako
baino aukera degu ta
probatu beharko
zuk zer egiten dezun
zuk ikusi guapo
zu ez baldin bazatoz
gehio neretzako. (bis)
U. Agirre:
Hola hasten danian
barruak irakin
zirri egiten dit ta
ekin eta ekin
atarramendu onik
ez dago gurekin
ni ere ibili ohi naiz
badakizu jakin
neu're joango naiz baina
ez noa zurekin. (bis)
I. Apalategi:
Entrada hogei euro
nahiz ta ez dan doan
majo gozatu behar
degu oraingoan
baino Unai ez dakizu
hori nola doan
bertaraino batera
behar degu joan
separatuko gera
han sartutakoan. (bis)
U. Agirre:
Boteprontuan izan
zintezke zu maisu
baina jakin ezinak
ni jartzen nau izu
aizu duda batekin
hurbiltzen natzaizu
aspaldian hotz zaude
beste bat ez, bai zu
atzo gauetik gaurra
ze pasatu zaizu? (bis)
I. Apalategi:
Lagunekin hizketan
hasi ta ai, ai, ai
ni konturatzerako
neroni nengon blai
ta ez det geratu nahi
aukera baten zai
berotu gaitezen ta
goazen bada Unai
poltsa bero batekin
ez det bukatu nahi. (bis)