Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Lopez Larrauri, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Oiarbide, Eresti
Bertsolaris / Auteurs
Lopez Larrauri, Odei
Urdangarin, Iban
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iban boxeolaria eta Odei prestatzailea zarete. Iban, borrokaldi batean ari zarela, toalla bota eta erretirarazi egin zaitu Odei prestatzaileak.

Description

Air
Igaran egun batez
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Lopez Larrauri, Iban Urdangarin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin:
Laugarren konbatea
gutxi gorabehera
ta lehenengo kolpean
toalla lurrera
bota du Odei honek
sokatatik behera.
txikituko ote nauten
beldur ote zera?

O. Lopez:
Bai, ze ikusia det
zure begirada
ta hamaika apustu
egin ditut jada
gainera jaso’ituzu
ehun ukabilkada
hola biok irabazten
aterako gara.

I. Urdangarin:
Apustua eginda
zaude honezkero
bi masailak daduzkat
gorri eta bero
beldurra dedanikan
ez zazu espero
holako hartz batekin
prestatu ta gero.

O. Lopez:
Planifikatzen egin
nuen ahalegina
baina neri ez didazu
zuk ematen mina
biok atera behar
degu etekina
hemengo gehientsunak
eiten dun berdina.

I. Urdangarin:
Lodi jarri naute gaur
hain itxura mehetik
eta honek apustu
egin du gainetik
lehendabizi eskolan
hurrena etxetik
hartzen ohituta nago
jaio nintzenetik.

O. Lopez:
Umetatik zarela
dexente jasoa
berezia ez al da
Ibanen kasoa?
gogoz ikus dezaket
orain bere soa
ringan gainetik lasai
kantatu bertsoa.