Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Unai Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-09-22 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Bergara, Jokin
Muñoa, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Senideak zarete. Osaba mutilzaharra hil berri da. Oraintxe jakin duzue herentzia osoa Caritasi utzi diola. Jokin, Unaik esan dizu errekurritu egin behar zenuketela.

Description

Air
Sagutxo batzuekin
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Bergara, Unai Muñoa

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Bergara:
Lagun, ikusi zaitut
amorruz beteta
eta helegitea
jarri zuk kolpeka
har dezagun patxadaz
ta jarri arreta
utzi dezagun hola
kontua gordeta
bere borondatea
horixe zen eta.

U. Muñoa:
Bere borondatea
esan dezu, klaro!
Buruz nahastuta zegon
nahastua zeharo
Caritasekoekin
nazkatuta nago
osabaren dirua
guretzako dago
ez dut oparitu nahi
ta hoiei gutxiago.

J. Bergara:
Diruak egin behar
omen dizu hanka
eta Caritas horrek
aurpegi galanta
ez daukazu iloba
eder baten planta
oparitzen dugula
ez duzu ba kanta!
Ez da oparitzea
zurea ez zan ta.

U. Muñoa:
Zure jarrera ez da
batere normala
jakizu erremina
barruan dudala
errekurrituko dut
banihoa, hala!
Ta zuk jokatzen duzu
txintxoek bezala
nabari da diruaz
sobra zabiltzala.

J. Bergara:
Nere patrikak dira
sarritan traketsak
kartera hutsik eta
kontu denak beltzak
baina erlatiboa du
bai gaur nere ezetzak
jarrai zazu topera
beteaz ametsak
baina lortzen baduzu
erdia neretzat.

U. Muñoa:
Zeinen jatorra zaren
umorez gainera
ni serio ari naiz
banoa aurrera
eta zu ez bazatoz
zuretzat kaltera
hobe dezu etorri
nerekin batera
bestela esku hutsik
geratuko zera.