Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-11-17 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Laburu, Agin
Mendizabal, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Agin, tatuatzailea zara. Gaur, Unai adineko bezeroak eskatu dizu tatuaje bat egiteko, zimurrak disimulatzeko.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Unai Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Modernizatzea da
zuen erritua
ta azala nahi dezu
zaharberritua
mapa egingo dizut
neurri-neurrikua
reliebe ta guzti
Euskal Herrikua. (bis)

U. Mendizabal:
Baba karakola nun
azalen pasatu
gero oilo zirina
epela probatu
orain mapa ipurdi
gainian pintatu
aurreko beste ezerk
ez dit funtzionatu. (bis)

A. Laburu:
Hala ere laguna
orain nago dudan
Euskal Herrian mapa
jarriz gero mugan
ertz gehiegi ez baitet
gaur ikusten zugan
zuk esan Txindoki nun
jarriko dizudan. (bis)

U. Mendizabal:
Beraz, hasia zera
makina hartuta
Txindoki egiteko
titira apunta
gaur goizian zegoen
dana elurtuta
ta nik’e txuri-txuri
daukat titi punta. (bis)

A. Laburu:
Batean Txindoki ta
bestean Donosti
hemen itsaso eder bat
jarri behar noski
tripan ez litzaizuke
geldituko gaizki
izango bailitzake
olatu ta guzti. (bis)

U. Mendizabal:
Nere zimurrak dira
neretzako drama
azal zimurrez daukat
nik terreno dana
Murias, Amenabar
dabiltz banan-bana
zuk ere hau berdintzeko
badaukazu lana. (bis)