Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Lizaso, Beñat
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Eskiatzera joan nahi duzue, baina ez daukazue dirurik. Zuk, Beñat, gurasoei eskatu nahi diezu dirua. Oihanak, ez.

Description

Air
Adixkidia Andoaindikan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Beñat Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Eskiatzeko ilusioa
elur zuriaren poza
jakin Oihana, horrek pizten du
beti Beñaten bihotza
ta gurasoei eskatzea da
neretzako aproposa
ze pasa hautatu beharra degu
inbidia edo lotsa.

O. Iguaran:
Justu horregatik daukagu gero
zorra zorrari jarraika
ehun euro dira gaueko hotela
berrogeita hamar forfaita
hobe murriztu aurrekontua
astindu aurretik aita
edo fondoko eskia egin
askoz merkegoa baita.

B. Lizaso:
Baina fondoak ez du izaten
horrenbeste kategori
biok ibili gaitezke bertan
zutitu eta erori
ta gurasoei eskatu behar
ia ohitura da hori
aitak sarritan esaten digu:
zorrak zor lepoa lodi.

O. Iguaran:
Aitak halaxe esaten du ta
hola bihurtu da kutxa
eta gu biok aldiro degu
patrika ta kontu hutsa
erori eta zutitzeana
bada zuk daukazun funtsa
ezin diozu aitari eskatu
zu altxatzeko laguntza.

B. Lizaso:
Baina zergatik baztertzen dezu
jarri dizudan aukera?
Hemen geldituz joan beharko
degu bertso finalera
kalean bazkaldu, kalean afaldu
ta gero poteatzera
garestiago irtengo zaigu
hemen gelditzen bagera.

O. Iguaran:
Baina plan hori egin ezkero
baietz gustora gastatu
aukera ona ta merkego da
beraz ez zaite kezkatu
ta hobe gure aisialdia
aurrekontura prestatu
ta hobe dirua larrialdi bat
degun unean eskatu.