Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Représentación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Laburu, Agin
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Duela egun batzuk zuen lagun batek bere buruaz beste egin zuen. Zuen inguruan, gertatutakoa ezkutatu nahian sumatzen duzue jendea.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Eskutitz hotz batekin
esana adio
hori ezkutatzeak
ez digu balio
hala’re familia
hor dabil propio
eta isiltasuna
badu ondorio
mesede horrek orain
nori egiten dio? (bis)

A. Martin:
Hutsune haundi bat dut
barruan eztulka
mesede ez du egiten
denok isilduta
azken baten ez baita
gu guztion kulpa
ezin dugu jarraitu
isil ezkutuka
mina txikiagoa
da partekatuta. (bis)

A. Laburu:
Hortan arrazoi dezu
ez gera bi bando
eta kontrakorikan
ez dizut esango
errudun sentitzen da
hemengo ta hango
ta sendiak gordeta
baldin badu ondo
zabalduko duena
ez naiz ni izango. (bis)

A. Martin:
Baina isiltasunak
kutxa puskatu du
denak ze aurpegi keinu
eta ze apuru
bizitza ta heriotza
ez dira bi mundu
sozializatzea hartu
nahi nuke helburu
drama honetatik zerbait
ikasiko dugu. (bis)

A. Laburu:
Zerbait ikastia da
egindako zina
baina toka liteke
nahi eta ezina
guk sufrituagatik
bestiek adina
errespetatzia da
onena, jakina
bakoitzak bere erara
pasatzen du mina. (bis)

A. Martin:
Ta nik daukadan minak
ez dauka etenik
berak igual, nik ez dut
nigan atsedenik
ez da maskara argi
zuzen ta gardenik
eskerrik asko, Agin
muxu bat hemendik,
zurekin mintzatzeak
mesede egin dit. (bis)