Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Mehetegiko xakurra [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (16. 1867. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Adema, Gratien "Zalduby"

Description

Titre
Mehetegiko xakurra
Dokumentuan jasotako izenburua
Mehetegiko xakurra
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Mehetegiko xakurra, Zangoz, errainez makhurra
Signature
Gratien Adema
Date
1867-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
230-231

Mehetegiko xakurra [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Mehetegiko xakurra,
Zangoz, errainez makhurra.
Berga bat luze muthurra,
Larrutik hurbil hezurra,
Urthe guzia barura,
Zeren zen toki xuhurra.

II
Amak ttikitik utzia,
Esnerik gabe hazia,
Tripa errainei josia,
Uliek jaten hasia;
Xurikok bere bizia
Hola derama guzia.

III
Mahainpetik kokoriko,
Begira dago Xuriko,
Artho axaltto bat noizko
Othe zaion eroriko.
Nausiak ematen daizko
Doan hortik bi ostiko.

IV
Xakhur gaixoa holakoz
Merke hazten zutelakotz,
Tripa hutsik, ilhun gogoz,
Pleinuz zagon egun oroz,
Hazka zangoz eta besoz
Nihun ez zauken kukusoz.

V
Ohoinak ere noiz-nahi
Horren sainga ilhaunari
Gabaz ziren irriz ari:
“Xakhur prestua hi haiz, hi!”
Gero ixiltzea sari,
Jo harrika gaixoari.

VI
Egun batez baratzera
Huiatzen dute lanera,
Doan oilo haizatzera...
Xakhur gose-ta-minbera,
Buztana tripaz behera,
Ihes doa gordetzera.

VII
Martin etxeko muthila,
Zalu harturik makhila,
Haren ondotik dabila.
Xuriko xakhur abila
Lastoan ixil-ixila
Dago alegia hila.

VIII
Zenbeti gau egun bakharrez
Gorde egonik herabez,
Athera zen jan beharrez,
Hamikatua, nigarrez,
Estalia zaragarrez,
Lakhastaz eta zakharrez.

IX
Sukaldean nihor ez da;
Sartzen da xakhur herresta.
Errekia zen prespresta,
Zeren zen herriko besta.
Usain, milik´eta jasta
Dena jaten du has eta.

X
Etxeko andre khexua
Hor heldu da hats-hauntua:
“Zakhur madarikatua,
Eia, hor, usu-usua,
Nik hauts artean burua,
Egik hire ordenua.”

XI
Ordenuak hau du beltza,
Denen uztea bertzentza;
Xurikok badaki ontsa
Nori zer utz, nola phentsa:
Etxekoandreari gantza;
Nausiari azken putza.

XII
Bizian gosez egonik,
Hiltzean sobera janik,
Huna Xurikok erranik,
Zer entzun dugun azkenik:
“Gose dagonaren ganik
Ez daitekela lan onik”.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 230-231 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/