Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Belea eta axeria [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Belea eta axeria [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Jasan ahalikako
Zitzi bat mokoan
Belea zagon behin
Haitz baten kaskoan.
Axeria ihizin
Han gaindi bazohan,
Belea ikusirik
Trikatzen zaio han.
II
Agur, Mus de Belea,
Zoin eder zaren zu!
Zure luma pullitaz
Liluratzen nauzu.
Kantua luma bezein
Eder ahal duzu?
Ai! entzun nahi nuke,
Othoi, kanta zazu.
III
Koak-koak! arrai hasten da
Belea kantatzen,
Mokoa duelarik
Etxe bat largatzen.
Haragi puska zaio,
Lurrerat erortzen.
Axeriak ez zuen
Bertzerik asmatzen.
IV
Bazka atzeman eta
Dio beleari.
Ez gaitela, to, fida
Lausenkariari.
Ez zerbeit garelako
Gure usteari,
Xitxi hau zor derautak
Hitz on horren sari.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 268 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/