Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Fama aundiko pelotari bat [Bertsoa] / Indalezio Sarasketa "Eibarko Txikiya"

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Représentation Périodique
Lore Jokoak (34. 1886. Urnieta) Idatzizkoa
Bertsolaris / Auteurs
Sarasketa, Indalezio "Eibarko Txikiya"

Description

Titre
Fama aundiko pelotari bat
Dokumentuan jasotako izenburua
Fama aundiko pelotari bat
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Fama aundiko pelotari bat Kantuz nai nuke argitu
Signature
Indalezio Sarasketa "Eibarko txikiya"
Date
1886-00-00
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Pages
349

Fama aundiko pelotari bat [Bertsoa] / Indalezio Sarasketa "Eibarko Txikiya"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Fama aundiko pelotari bat
Kantuz nai nuke argitu,
Zeinek ez duben lau modutara
Kontrariyorik arkitu;
Ori pelotan ikusi eta
Zein ez liteke arritu!
Ematen zaizkan fama guziyak
Oraindik dina ez ditu.

II
Alkandora ta galtza txuriyak
Buruban boina gorriya,
Ala plazara sartzen danian
Guztiz da guztagarriya;
Buruz abila, ankaz azkarra,
Zorrotza berriz begiya,
Au da blekari danen maisuba
Au da Eibarko txikiya.

III
Bere lekuban jarri ta gero,
Asten danian jokatzen,
Gorputz egoki askatu ura
Zeini etzayo guztatzen;
Aurrian zorrotz ebaki ero
Amar kuadruan luzatzen,
Askorikanen estutu gabe
Diruriyela jostatzen.

IV
Gorputz liraina, beso libria
Eta jeniyoz biziya,
Zatitutzen du arrapatutzen
Duben pelota guziya;
Naiz izan bera aundi motel
Ero naiz izan txikiya,
Eta kontuban ez dagonari
Sartuko diyo ziriya.

V
Ez da azaldu pelotarako
Oraindik orlakorikan,
Lau aldetara onen modura
Jokatzen jarri danikan;
Pelota non dan bilatuko du
Zorrozki jua gatikan,
Au da lan ontan diferentzia,
Beste guztiyen gandikan.

VI
Bere eskuban bildur garriyak
Dira guantia ta pala,
Ez da beste bat inon ikusi
Pelota zatitzen ala;
Ain bizi eta zorrotz juaten da
Nola fusilako bala
Ezagutuba daukate denak
Maisuba blekan au dala.

VII
Xestoz jokatzen asten danian
Jartzen geranak begira,
Pozez malkua saltatzen zaigu
Uste gabian begira;
Ain da biziya eta ederra
Aren gorputzen mugira
Asko baliyo dutenak beti
Onla guztatzen baitira.

VIII
Gazte gaztetik plazaratu zan
Euskal-erriyan aurrena,
Famaren otsak eraman zuben
Andik Madrida urrena;
Ameriketan ere izan zan
Itsas zabala barrena,
Baliyosua beti izanik
Estimasiyo arrena.

IX
Ez da onlako pelotaririk
Ez da oraindik ikusi,
Gaurko blekari eder guziyak
Berekin dute ikasi;
Baina alare kontra egiten
Kontu aundiyekin asi,
Berak bezela ondoren famak
Nai badira irabazi.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 349 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/