Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Egia zailak ezin litezke
agertu arrazoi sinplez
zer esanik ez xehetu ezkero
mila buru eragitez.
Euskalgintza nahiz osatu mila
batzordez eta komitez
hizkuntza beti biziarazten da
bai hitzez ta bai ekitez
Seaskak asko dezake baina
miraririk oraindik ez. (bis)
Guk hizkuntza bat sartu nahi dugu
gure haurren patriketan
ta kultura bat isla duena
goizeroko praktiketan
baina eremu kolonizatu
bat dakusat begietan
dena lauburu ta ikurrintxo
gure kale ixkinetan
eta “Hegoak” kantatzen dute
Avironen partidetan. (bis)
Baina ikastolak badu nahikoa
irudimen ta ahalmen
ez izateko museotako
anekdota ta aipamen.
Botila erdi huts edo erdi bete
ikusi dezagun garden
nahiz ari garen orain artean
uharte gara nabarmen
ea hemendik mende erdira
itsaso izaten garen. (bis)