Bertsos - View details   To know more about this section

2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-02-10 Senpere Jaialdia
Conductor
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Seaskak 50 urte bete ditu. Eta Xan Airek, Seaskako hizkuntza proiektuaren arduradunak, zera dio: “Ikastolek ekosistema inplikatuago baten parte izan behar lukete”

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Entities
Seaska

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Egia zailak ezin litezke
agertu arrazoi sinplez
zer esanik ez xehetu ezkero
mila buru eragitez.
Euskalgintza nahiz osatu mila
batzordez eta komitez
hizkuntza beti biziarazten da
bai hitzez ta bai ekitez
Seaskak asko dezake baina
miraririk oraindik ez. (bis)

Guk hizkuntza bat sartu nahi dugu
gure haurren patriketan
ta kultura bat isla duena
goizeroko praktiketan
baina eremu kolonizatu
bat dakusat begietan
dena lauburu ta ikurrintxo
gure kale ixkinetan
eta “Hegoak” kantatzen dute
Avironen partidetan. (bis)

Baina ikastolak badu nahikoa
irudimen ta ahalmen
ez izateko museotako
anekdota ta aipamen.
Botila erdi huts edo erdi bete
ikusi dezagun garden
nahiz ari garen orain artean
uharte gara nabarmen
ea hemendik mende erdira
itsaso izaten garen. (bis)