Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-06-04 Beasain Jaialdia
Conducteur/trice
Eguren, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo.

Description

Air
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Nagusi jauna ikusi det ta
aldatu zait kolorea
hemen nolabait aldatu nahi da
patrikaren balorea.
Desberdintasun haundi xamarrik
ez dabilkigu ordea:
zure dirua jokatzen det nik
eta zuk berriz nerea.

S. Lizaso
Urteak dira mesede eske
heldu zinen babesteko
ta lanpostua eman nizun ta
gero eskatu eusteko.
Trantze berean gabiltzanikan
zuk ez al dezu usteko…
Nik galtzekotan ez det jokatzen
gehiago irabazteko.

I. Zubeldia
Zu ekonomiz ondo zabiltza
ta ni nabil juxtu-juxtu
aspaldi gutxi kobratzen det ta
poltsikoa dabil estu
baina hala’re aldatuko da
hemen harmoni ta txistu:
hurrengo asten ezetz kolpeik jo
egingo dizut apustu.

S. Lizaso
Hurrengo astean? Aste hontan´e
zeu izanik alperrena.
Ta makinari dirua sartuz
lasai al dezu barrena?
Ba al dakizu ze ondorio
izango dan dakarrena?
Tragaperras hau izango dezu
nagusirikan txarrena.

I. Zubeldia
Orduan nahiko beltz jarriko da
Ikerren etorkizuna
zuek testigu entzun dezute
nagusiaren jarduna.
Tragaperras hau izango degu
munduan dagon juxtuna
kanpoko danak biltzen dituna
ta ezer ematen ez duna.

S. Lizaso
Hori aurretik jakinda ez zendun
hemen jokatu beharrik
denbora pasa ari al zera?
Edota ez jo adarrik!
Ni txarra baina ba ote dago
besterik hau bezin txarrik?
Nik egin gabe ematen dizut
ta honek kendu bakarrik

I. Zubeldia
Biok apustuzaleak gera
hori ez da nobedade
negoziotan beti izan zera
abildadedun ta grabe.
Hurrengo jaian partidua da
ta oraindik garaian gaude:
paga estrea jokauko dizut
Irribarriaren alde.

S. Lizaso
Desafioak berekin ditu
makina bat konpromezu!
Irribarrian alde apustu
zabalduaz hainbat mezu.
Aldez aurretik kezka txiki bat
arren argitu zaidazu:
kasualidadez galdu ezkero
lanik egingo al dezu?

I. Zubeldia
Ez det egingo batere lanik
alperra naiz ta normala!
Partidu baten jokatu nahi nun
nere udako jornala.
Gorri ta urdin joka dezagun
gustoko degun bezala.
Bitan azkena hiltzen den harek
zorrak ordaindu ditzala!

S. Lizaso
Azkena denak ordaindu nahi bai
baina joango da nora?
Ikusia da nolakoa dan
langile honen ganora.
Alperra zera ta aurki zoaz
enpresatikan kanpora
alde haundirik ez da izango
egotetikan parora.