Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia
Conducteur/trice
Suarez, Oier
Ugarte, Marta
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Viñaspre, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Viñaspre
Aspaldian zaitut ezaguna
baina ez nago hargatik hemen
elkarrizketa egin nahi dizut
eta sakona nabarmen
beraz potente hasi gaitezen
beste ezer baino lehen
esan mundua zertan aldau den
ta onerako izan den.

M. Lujanbio
A ze nolako ametrailadora
etorri ta dena tira!
Gu izkutuan bizi izan gara
pekatu baten guztira
ez dira publiko izan gure
gustu ta gure desira
aldatu dena: orain gazteak
lotsagabeago dira.

I. Viñaspre
Lotsagabeagoak direla
hori gauza nabarmena
gauza ederra izaten baita
pertsonaren askapena.
Zehaztuko dizut ba galdera
bada behar zenuena:
zertan aldatu egin da bada
zuen aldarrikapena?

M. Lujanbio
Lehen azalaren desira zena
larrutik ordain zitekeen
“Gaizkile ta alferren legea”
Franco bizi zen dena den.
Gaur egun dena da libreago
eta eiten det hasperen
gaur egun dena da libreago
itxura baten bederen.

I. Viñaspre
Beraz bakarrik dugu itxura
espejismoen islada
edo askatasunak sortu du
gazteengana zirarra.
Azken galdera egingo dizut
ta luzatu zaitez hara:
hobera goaz baina oraindik
zertan aldatu behar gara?

M. Lujanbio
Ezin ba esan iritsi denik
nik lehen nuen helburua
sexualitate ta askatasun
beti izan da gudua.
Nahiz ta onartugo dagoen dena
ta igo ezkontza kopurua
ez dakit benetan askatu den
gorputza eta burua.