Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia
Conducteur/trice
Paya, Xabi
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Enbeita, Onintza
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Personnes
Lopategi, Jon

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ai Jon Lopategi naiz
nolako arteak!
Bertsotako ze dohai
zure haur maiteak.
Nahiz zeruan jarriko
zaizkion kateak
zabalduko dizkio
lurreko ateak. (bis)

On. Enbeita
Ez dakit ziur zertaz
zabiltzan benetan
bertsoaz berba eginez
umearen bueltan.
Zerua eta lurra
oraintxe ni ketan…
Nogaz ibiliko da
eta ze lurretan? (bis)

A. Arzallus
Neuk domatu nituen
Igor eta Unai
izan naiz Paiatarrak
lurreratzeko gai
zure haurra bertsotara
ekarri zazu ai!
Metodo ona ez dut
baina emaitzak bai. (bis)

On. Enbeita
Oin artean futbola
edo begiratzen
orain dinozu hortik
kanpora goazen.
Unai, Igor ta Paia
anaiak aipatzen.
Barkatu, baina asko
ni ez naz fidatzen. (bis)

A. Arzallus
Zure haurra hartzeko
prest daukat brigada
esplikatuko diot
gure matxinada
igual buelta bat eingo
du bai kartzelara
ta igual helduko da
Lehendakaritzara. (bis)

On. Enbeita
Hori barik be igual
moldatuko gara
zu azkarregi zoaz
eta para, para!
Aipatu dozu orain
bertan matxinada
eta gure ume hau
inozentea da. (bis)

A. Arzallus
Beraz, inozentzian
hor dabil kantuan
bere gorpuzkera ta
aurpegi santuan.
Nik iratzarriko dut
bai kukurrukuan.
Hori kenduko diot
hiru minutuan. (bis)

On. Enbeita
Semea bete dozu
berba bitan loraz
ta igual arrazoia
euko’zu denporaz.
Baietz esango deutsut
patxadaz, ganoraz
baina lehen aldian
neu be joango naz. (bis)