Bertsos - View details To know more about this section
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Ai Jon Lopategi naiz
nolako arteak!
Bertsotako ze dohai
zure haur maiteak.
Nahiz zeruan jarriko
zaizkion kateak
zabalduko dizkio
lurreko ateak. (bis)
On. Enbeita
Ez dakit ziur zertaz
zabiltzan benetan
bertsoaz berba eginez
umearen bueltan.
Zerua eta lurra
oraintxe ni ketan…
Nogaz ibiliko da
eta ze lurretan? (bis)
A. Arzallus
Neuk domatu nituen
Igor eta Unai
izan naiz Paiatarrak
lurreratzeko gai
zure haurra bertsotara
ekarri zazu ai!
Metodo ona ez dut
baina emaitzak bai. (bis)
On. Enbeita
Oin artean futbola
edo begiratzen
orain dinozu hortik
kanpora goazen.
Unai, Igor ta Paia
anaiak aipatzen.
Barkatu, baina asko
ni ez naz fidatzen. (bis)
A. Arzallus
Zure haurra hartzeko
prest daukat brigada
esplikatuko diot
gure matxinada
igual buelta bat eingo
du bai kartzelara
ta igual helduko da
Lehendakaritzara. (bis)
On. Enbeita
Hori barik be igual
moldatuko gara
zu azkarregi zoaz
eta para, para!
Aipatu dozu orain
bertan matxinada
eta gure ume hau
inozentea da. (bis)
A. Arzallus
Beraz, inozentzian
hor dabil kantuan
bere gorpuzkera ta
aurpegi santuan.
Nik iratzarriko dut
bai kukurrukuan.
Hori kenduko diot
hiru minutuan. (bis)
On. Enbeita
Semea bete dozu
berba bitan loraz
ta igual arrazoia
euko’zu denporaz.
Baietz esango deutsut
patxadaz, ganoraz
baina lehen aldian
neu be joango naz. (bis)