Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Aferak bertso dinamika (3. 2019-2020. Deustu)
Représentación
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa
Gai-emailea
Sarasola, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur gauen ez duzu lorik egin. Asko jota ordubete. Zer pasatu da? Zure ondoan bizi direnak zarataka ibili direla. Gau osoan geratu barik. Ezin izan duzu lorik egin.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ja neka-neka eginda nengon
eta oherantza zuzen
baina zaratak aditu eta
ai zer pasatzen da hemen?
“A, a” ta “o, o” entzuten nuen
pareta ertzetik ozen
eta eskuak belarritara
eraman nituen ezen
berez ez ziren borroka oihuak
zoritxarrez plazerra zen. (bis)

Hormaren kontra kanka ta kanka
gauerditan zenbat saio!
Jo, hauek zenbat irauten duten
ordu erdi, ze arraio!
Berez nik ere izan nahi nuke
larrutan halaxe iaio
baina banoa tapoiak jantzi
almohada hartu ta aio.
Baina hau ez da insomnioa
inbiria esaten zaio. (bis)

Ordubete bat ia joan da
ze luzea den denbora!
nere odola ere hanketatik
pixkanaka doa gora
aldameneko bizilaguna
gaur egongo da gustora
baina zuek lasai bihar edo etzi
norbait ekarri ondora
ta mendekua hotza ez ezik
beroa ere izango da. (bis)