Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarri koraza bat eskatzen du
bertso-munduan oihanak
ez daitezela asko ikusi
zauriak eta orbanak.
Oholtza gainean izan ditzaket
ume alai baten famak
sarri horrela definitu nau
kideekiko harremanak.
Baina berez ni hain perfekzio
bilaketan nire lanak
entzun behar dira neure buruai
esaten dizkiodanak. (bis)
Nola atera oholtza batera
ta paparra nola bete?
Sarri maskaren aukeraketa
ez da ateratzen merke
eman dezaket norbait sakona
ta ileak jarri tente
ze azkenean gure kideak
bezain epaile zarete.
Sarri nahi nuke antzezten dudan
dena kendu derrepente
baina biluzik agertzen banaiz
zaurgarri izan naiteke. (bis)
Ta biluzteko modu posible
bat badenez liburua
hor agertzen da nitaz zertxobait
ta nire barne gudua
lurrikaratsu dira lur hauek
ezer ez da segurua
soka gainean eraikitzen da
bertsolarien mundua
nik nahi nukeena da ahalik gertuen
sentitzea ingurua
ta inoiz ere ez engainatu
ez zuek ez nire burua. (bis)