Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-02-26 Arrasate Berezia
Conductor/a
Sarriugarte, Danele
Bertsolaris / Autores
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri.

Descripción

Melodia
Arratsalde on eta muxu bat
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarri koraza bat eskatzen du
bertso-munduan oihanak
ez daitezela asko ikusi
zauriak eta orbanak.
Oholtza gainean izan ditzaket
ume alai baten famak
sarri horrela definitu nau
kideekiko harremanak.
Baina berez ni hain perfekzio
bilaketan nire lanak
entzun behar dira neure buruai
esaten dizkiodanak. (bis)

Nola atera oholtza batera
ta paparra nola bete?
Sarri maskaren aukeraketa
ez da ateratzen merke
eman dezaket norbait sakona
ta ileak jarri tente
ze azkenean gure kideak
bezain epaile zarete.
Sarri nahi nuke antzezten dudan
dena kendu derrepente
baina biluzik agertzen banaiz
zaurgarri izan naiteke. (bis)

Ta biluzteko modu posible
bat badenez liburua
hor agertzen da nitaz zertxobait
ta nire barne gudua
lurrikaratsu dira lur hauek
ezer ez da segurua
soka gainean eraikitzen da
bertsolarien mundua
nik nahi nukeena da ahalik gertuen
sentitzea ingurua
ta inoiz ere ez engainatu
ez zuek ez nire burua. (bis)