Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-06-29 Asteasu Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nunbait kantatzen duen herri bat
ez omen da inoiz hiltzen
esaldi hori plaka zaharretan
dutenez soilik han biltzen
bi hilabete edo hirutan
ahalegindu naiz isiltzen
ez bertsorik ta ez plazarik ta
neure baitara hurbiltzen
ta aldi berean ikasten joan naiz
gutxiagokin bizitzen.

Diru sarrerak ere apenas
hala zelako derrigor
ta ez nezaiokeen sailburuari
mezu eskaerarik igor
aitortuko dut hiru hilabetez
patrika izan dut idor
baina begira ingurutara
eskaleak han ta ni hor
kejatzea ez zait asko gustatzen
ta gainera ez naiz inor.

Baina horiek dira neuregan
bukatzen diren problemak
hori baino ere harago doaz
herri ta kultur sistemak
eta nik neure egiten ditut
Andonik dituen lemak
bertsoak herri egin gaitzake
luzatuz gero antenak
eta ez soilik asfalto, auto
eraikuntzak eta trenak.