Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana
Conducteur/trice
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Manex
Arrizubieta, Aroa
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kultur jarduera guztiak jendez gainezka zeudela egin dut amets. Baina esnatu egin naiz. Manexek ezkor begiratzen dio kultur arloari zer ekarriko dion pandemiak. Aroak pentsatzen du onura ere ekarriko diola.

Description

Air
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Agirre
Igual edade kontua dugu
bueno behintzat ez da moda
Aroa uste dut gizarte hau ja
ez dihoala inora
zer doa behera? Animoa ta
segurtasun eza gora
ta reakzionatzen hasi orduko
krisia etorriko da.

A. Arrizubieta
Krisia ere etorriko da
nor ez da horren testigu?
Orain hilean saio bat dugu
ta lehen astean hiru
baina nahiz ez den inbertituko
kulturan hainbeste diru
igual jendeak kontzientzia hartu
dezan balioko digu.

M. Agirre
Nik ere entzun dut krisia dela
aldaketaren parada
ta igual zerbait berri asmatzen
gu hasi beharko gara
lehen gainbehera zihoanai jartzen
irudimenaren karga
baina hori dena iteko Aroa
indarra eduki behar da.

A. Arrizubieta
Indarra euki behar dugula
denez gure erabaki
zuk ez itzazu aurrera joango
diren aukerak ebaki
zerbait egingo dugu ta biok
nola, norantza, nork daki?
Pesimismoa uste dut dela
alferkerien aitzaki.

M. Agirre
Ta aitzaikien iturburua
beldurra izango da, klaro!
Gogoratzen dut lehen kontzertutan
gaua nuela igaro
jendea ondo-ondoan jarri
ta izerditan oparo
lehen molestatu egiten zidan
ta orain desiatzen nago.

A. Arrizubieta
Ba zuk antola ditzakezu ere
gauzak horretan baitatza
eta beharko dugu behingoan
dagoen jendea altxa
kontzientzia hartu ta antolatu
aukera bat hau da antza
eta gorrotoz izanda ere
egin dezagun iraultza.