Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Aroa Arrizubieta
Datu pertsonalak
- Nom
- Arrizubieta, Aroa
- Prénom et nom completes
- Arrizubieta Barredo, Aroa
- Naissance
- 2001 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Arababako Eskolarteko Txapelketa: 2016, 2017 eta 2019 txapelduna.
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa: 2017, Txapelduna.
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2017, 2019, 2022 eta 2026 finalista. 2024, Txapelduna.
Information biographique
- Biographie
- Gasteizen (Araba) jaio zen 2001eko abuztuaren 2an, eta bertan bizi da. Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Ondoren, Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle zuela.
2016ko Arabako Eskolarteko Txapelketan kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean eta berak jantzi zuen txapela, 2017an eta 2019an bezala. Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2017an, hori lortu duen lehen arabarra delarik.
2019an hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan; finalera heldu zen lehen parte-hartze horretan, geroztik jokatu diren guztietan bezala, eta 2024ko txapela irabazi zuen.
Bertso eskola eta tailerretako irakasle aritu izan da.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 2016ko Arabako Eskolartekoa, Armentian

