Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-04-15 Gasteiz Berezia [Bertsoa] / Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-04-15 Gasteiz Berezia
Conducteur/trice
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Arriolabengoa, Andere
Arrizubieta, Aroa
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Tubacex enpresako langileak zarete, bi hilabete daramatzazue greban. Heldu da eguna, gaurtik 129 enplegu gutxiago izango dira. Amurriotik Gasteizerako martxan zoazte, etorkizunari buruz hizketan.

Description

Air
Geldirik ezin naizela egon
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-04-15 Gasteiz Berezia [Bertsoa] / Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arriolabengoa
Gaur Amurriotik Gasteizeraino
badijoaz bi zutabe
argi dago ta herria dugu
gaurkoan bai gure alde
nahiz grebarekin egoera den
familientzako grabe
ez gara berriz etxera joango
lanpostu bermerik gabe.

A. Arrizubieta
Baina begira gupida gabe
nola bota egin dituzten
gizartearen interesetan
daude lantegiak husten
ta gu borrokan saiatzen gara
baina ez digute uzten
etorkizunaz hizketan gaude
eta nik ez dut ikusten.

A. Arriolabengoa
Bakarrik gura dugu lan egin
familientzat pakean
baina enpresak gaur utzi gaitu
gupida gabe kalean
ez gara baina gu geldituko
isilik ta apartean
gure borrokak jarraituko du
ahotsa dugun artean.

A. Arrizubieta
Arrazoi duzu haien interes
hori ez zaigu inporta
desio diet erre daitezen
desio diet porrota
beraz jarraitu dezagun ozen
aldarrikapen orroka
argi baitaukat bide bakarra
dela langile borroka.

A. Arriolabengoa
Nahiz ta borroka batzutan senti
dezakegun guk astuna
inguratu da tabernaria
dendaria ta laguna
gure borrokak ardatza baitu
gaurko hontan maitasuna
jokoan dago eta ehundaka
familien duintasuna.

A. Arrizubieta
Eta sentitu naiteke hemen
berez horren babestua
elkartasun keinu bakoitzari
nago zinez eskertua
ta baietz hartu azken finean
merezi dugun lekua
ba al dakizu gero ze ondo
sartuko den mendekua!