Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Igual adina izan liteke
ez derrigorrez kaltea
zaharrari zaila gertatu akaso
pausoa eramatea
ta orduan nola antolatzen da
norbere etxeko pakea
baldin bakoitzak hartuko badu
tokatzen zaion partea?
Lehenbizikoa da zaintza lana
ikusgarri izatea. (bis)
Lehen errainak eta alabak
ziren zaintzaile bakarrak
derrigorraren arauetara
makurtu ohitura zaharrak
emeak senez zaintzaile eta
zaintzatatik libre arrak
denborarekin aldatu dira
batzun ta besten beharrak
ta laurden bana edo hartu dute
semeek eta senarrak. (bis)
Inaxionean seme-alabak
amarekin ziren batu
ta zaintzaileak ere aintzat hartu
eta gaur hemen aipatu.
Nahiz eta zaintza gauz gogorra den
zerbait ohi da hor loratu
ama hori zen maite zituen
pertsonekin inguratu
heriotze bat gozoagoa
ezin da irudikatu. (bis)