Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-04-16 Lazkao Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirreazaldegi Garzia, Irati
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Alkorta, Aitor
Areizaga, Uxune
Artola, Imanol "Felix"
Azkune, Laxaro
Belaustegi, Unai
Etxezarreta, Itziar
Ezenarro, Ane
Garmendia, Aizpea
Iriarte Iribar, Iker
Iriondo, Asier
Jauregi, Saroi
Labaka, Maddi
Madariaga, Joxepa
Narbaiza, Iban
Oiarbide, Eresti
Usarralde, Maddi
Usarralde, Manex
Zaldua, Ion
Gai-emailea
Usarralde, Maddi
Usarralde, Manex
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azken urte hauetan, askotan joan da gure aita Usurbilera amona zaintzera. Aita eta Jon eta Arantxa osaba-izebak, Maribel Cabrera eta Maider Ruiz laguntzaileekin batera, txandaka ibili dira zaintza-lanetan, otsailean utzi gintuen arte. Zuk, Maialen, inork baino hobeto dakizu, zu plazaz plaza ibiltzeko, beste norbaitzuek egin behar izaten dituztela etxekoen eta ingurukoen zaintza-lanak.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igual adina izan liteke
ez derrigorrez kaltea
zaharrari zaila gertatu akaso
pausoa eramatea
ta orduan nola antolatzen da
norbere etxeko pakea
baldin bakoitzak hartuko badu
tokatzen zaion partea?
Lehenbizikoa da zaintza lana
ikusgarri izatea. (bis)

Lehen errainak eta alabak
ziren zaintzaile bakarrak
derrigorraren arauetara
makurtu ohitura zaharrak
emeak senez zaintzaile eta
zaintzatatik libre arrak
denborarekin aldatu dira
batzun ta besten beharrak
ta laurden bana edo hartu dute
semeek eta senarrak. (bis)

Inaxionean seme-alabak
amarekin ziren batu
ta zaintzaileak ere aintzat hartu
eta gaur hemen aipatu.
Nahiz eta zaintza gauz gogorra den
zerbait ohi da hor loratu
ama hori zen maite zituen
pertsonekin inguratu
heriotze bat gozoagoa
ezin da irudikatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra