Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Pandemiaren bafle barruan
disimuluz pasaz muga
lau hamarkada pasa ostean
altxa du bere aingura
asko kostata utziko zuen
bere bizkarrean Kuba
haragitzeko ta gorpuzteko
mito bat eta kultura
mito pertsona izan daitekeen
nahiz ta sortzen zaidan duda
lagun izoztu deitu zuena
bere herrira urtu da. (bis)
Ze ekarpena den erbestetik
eskeintzen den ikusmira
ze ekarpena gatazka baten
urruneko perspektiba
baina etxean urrun badago
urruti doa desira
hitzek ez dute aurkitzen hori
nola esan ta deskriba?
Hitzei barrura bide ematea
literatura hori da
eta bizitzan esaldi batzuk
ibiliz idazten dira. (bis)
Liburuaren eguna da gaur
ze metafora polita
kazetariak ariko dira
bere atzetik zirika
baina badauka berrogeita bat
urtez itxoin duen zita
ta intimoa izan behar du
ezkutukoa apika
nahiz ta nahiago zukeen aita
zegola egin bisita
bere ama zai zegoen mahaia
bostentzako ipinita. (bis)